XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etxaguengo parrokia

- Luis, erremediorik ez duzu - esan zidan Josetxok.

Zamarra ondo lotua. Txapela. Eskularruak eta leporako zetazko zapia ahaztu gabe.

Egiten duen haizearekin euritakoak ez digu ezertarako balio, baina badaezpada ere motxilan gordeko dugu.

Oketa, Gorbea txiki, Ogeta, gailur zabal eta borobildu hori Etxaguendik iparraldera dago.

Horrela bada, 644 metrotako garaieran ematen diogu hasiera gure ibilaldiari.

Berehala zelai ingurune bat pasa eta bi alanbre hesi heltzen zaizkion langa gurutzatzen dugu.

Gure eskubitara, goragune bat menderatuz, harrian sartutako burni gurutze bat ikusten dugu.

Gero itzuleran esango ziguten, aintzinean, udaberri partean errezatzen joaten zirela haraino, Santakutz egunez, eta bedeinkazioa ematen zitzaiela etxeei eta soroei.

Iraganezinezkoa zegoen bidea, lokatza nagusitzen zen erabat.

Gaztainadi bat gurutzatu ondoren, goizeko hamarrak eta laurdenetan eta euria boladaka etortzen zitzaigula heldu ginen Oribai (edo Uribai) lepora. Garaiera, 740 metrotakoa.

Zenbait bideren elkargunea, ezkerretara pinudi zarratu batek isten zuelarik, eta ekialdeko mazela oteak edota garo motzak menderatzen zuen.

Hor nonbait egon behar zuen garai batetan Santa Maria Magdalena ermitak eta zenbaiten esanaren arabera XIX. menderako eroria eta hondarretan geratua zegoen.

Iparraldera, mendigainetako goialdean doan bidetik.

Izan genuen pinudian sartzeko tentaldia, baina lainoa sartzen ari zenez, pentsatu genuen hobe zela iparrorratzaren norabidea jarraitu eta ez irtetzea generaman bidetik.

Horrela, piskanaka piskanaka, eta hitz egin gabe, joan ginen garaiera hartzen.

Ura zerion hareharriari.